Joan zen irailean hasi zen Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako Bidaia Tertuliak egitasmoaren hemeretzigarren edizioa. Bihar, ostirala hirugarren saioa izango da Saioa Bolibar eta Irune Gabilondoren eskutik; Madagaskar mora mora saioa eskainiko dute. 19:30ean hasiko da solasaldia, Kultur Etxean. Bolibar eta Gabilondo zazpi astez Madagaskar uhartean barrena ibili ziren bizikletaz, eta bertan izandako esperientziaren berri emango dute biharko saioan.
Bidaia Tertulien laugarren eta azken saioa, berriz, abenduaren 13an, ostirala, izango da. BiziLagunEkin turismoaren ereduarekin kezkatutako donostiarren plataformako kideek emango dute hitzaldia Donostiarrak arriskuan, deshazkunde turistikorantz irtenbide proposamenak izenburupean. 19:30ean izango da hitzaldia, Kultur Etxean.