Joan zen urrian aurkeztu zituen Azkoitiko Udalak mugikorrak eta sare sozialak "modu egokian eta seguruan" erabiltzeko formazio saioak, eta bihar, asteartea izango da hirugarren saioa. Mugikorren gehigizko erabileraren prebentzio eta kontrola izenburupean solasaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan, 17:30ean hasita. Saioa irekia izango da eta nerabeek, gazteek eta gurasoek parte hartu ahal izango dute bertan.
Laugarren eta azken saioa, berriz, azaroaren 19an, asteartea, izango da. Norberaren eta etxeko zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia izango da, eta arazoak ekiditeko prebentzio neurriak azalduko dituzte bertan. Saioa irekia izango da.