'Parásitos' eta 'Abominable' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko azaroaren 13a

'Parásitos' filmeko irudi bat.

Bi film izango dira ikusgai aste honetan Baztartxo antzokian. 'Parásitos' filma ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da; 'Abominable' haurrentzako filma, berriz, igandean.

Parásitos eta Abominable filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxo antzokian. Parásitos flma lau egunetan eskainiko dute: ostiralean (22:00) azpitituluekin baina jatorrizko bertsioan emango dute, zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Abominable haurrentzako filma ikusteko aukera, berriz, igandean izango da, 17:00etan.

Ikusi jarraian aurrerapen bideoak:

Parásitos

Abominable

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide