Hainbat pentsiodun eta erretiratu bildu da gaur, astelehena, Kontzejupean "pentsio duinak" eskatzeko. "Pentsio duinen alde" karteltxoak eskuetan izan dituzte gaurko elkarretaratzean ere. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritar guztiei egin diete dei protesta ekitaldian parte hartzeko.