Espainiako Gorteetarako hauteskundeak dira gaur, eta Espainiako Gobernuak eman ditu eguneko bigarren parte-hartze datuak, 18:00ak artekoak, alegia. Azkoitian hautesle erroldaren %58,26k eman du botoa goizeko 09:00etatik —ordu horretan ireki dituzte hauteslekuak— 18:00ak arte; hau da, 4.930 herritarrek. Parte-hartzea apirilaren 28koa baino bi puntu txikiagoa da; orduko hartan, 18:00etarako hautesleen %60,63k zuten botoa emanda, hau da, 5.144 herritarrek.
8.462 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ematera deituta. 09:00etan ireki dituzte hausteslekuak eta 20:00ak arte izango dira zabalik.14:00etan eman dute parte-hartzearen lehen datua, eta ordu horretara bitartean 3.559 herritarrek zuten emanda botoa; hau da, %42,06k. Hautesle erroldaren arabera, 8.462 azkoitiar daude botoa ematera deituta.
Maxixatzen.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, hauteskundeen jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar, eta Azkoitian izan diren emaitzen berri emango du iluntzean.