Herrixen merkatari elkarteak 'Aste Beltza' kanpaina abiatuko du bihar, astelehena, "Gabonen atarian herriko kontsumoa aktibatzeko" asmoz. Hori hala, astelehenetik ostiralera bitartean elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek orri bat bete beharko dute, eta 500 euroko zozketa batean parte hartuko dute.
Behin zozketa eginda, saridunak zapatu goizean gastatu beharko ditu irabazitako 500 euroak herriko saltokietan. Goiz horretan, gutxienez, hiru dendatan gastatu beharko du dirua saridunak.