Azaroaren 1a jai eguna zela baliatuta aurreratu egin zituzten neurketak nola mutilek hala neskek. Mutilek lidertzan jarraitzeko beste hiru puntu eskuratu zituzten Bergarako Agorrosin zelaian huts eta lau irabazita. Mikel Arzalluz, Ion Izagirre, Mikel Pastrian eta Julen Iriarte izan ziren taldeko golegileak.
Neskek ere bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. Sestao River talde bizkaitarra jaso zuen Txerloian Gorka Zubizarretak gidatzen duen taldeak, eta lau eta huts aurrea hartzea lortu zuten. Leire Ucinek eta Maria Juaristik birritan zulatu zuten atea. Amaieran esnatu zen talde bizkaitarra, eta hiru gol eginda sufritzen amaitu zuen Anaitasunako nesken taldeak.