Zein da 'mandixue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'arjue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mandixue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mandixue baserrietan ganbarari deitzen zaio, karroak eta gurdiak gordetzeko erabiltzen da batez ere.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Mandixoko atie konpondu ber deu».
  • Euskara batuan: «Ganbarako atea konpondu behar dugu».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide