HARA! Gizaker enpresako Azkoitiko bulegoko kideak elkarrizketatu dituzte EITBko 'Gertutik' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 4a, 11:36

Gizaker enpresako kideak Azkoitiko bulegoan. (EITB.eus)

EITBko albistegien 'Gertutik' erreportajeen atalean agertu dira Gizaker Inkestak enpresako Azkoitiko bulegoko kideak. Inkestak nola egiten dituzten azaldu dute bertako arduradunek saioan.

Datorren zapatuan, azaroak 10, Espainiako hauteskunde orokorrak izango dira, eta Gizaker Inkestak enpresako kideak azken orduko inkestak egiten dabiltza euskal herritarrei. EITBko albistegietako Gertutik saioan enpresak Azkoitian duen bulegoan izan dira, eta bertako arduradunek inkestak nola egiten dituzten nahiz inkestek zein ibilbide izan ohi duten azaldu dute.

Hona hemen erreportajea:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide