Mutilen lidertza eskuratzeko garaipena lortu zuten joan den zapatuan, Txerloian. Hiru eta bat menderatu zuten Ordizia. Anaitasunak lana gogotik egin behar izan zuen, Ordiziak horretara behartu baitzuen Xabier Artetxe entrenatzailearen taldea. Ordiziak penaltia izan zuen alde hogeigarren minutuan, baina Remen Anaitasunako atezain eibartarrak gola ekidin zuen. Bigarren zatian, ordea Julen Iriartek, Mikel Aramendik eta Mikel Arzalluzek lortu zituzten azkoitiarren golak. Ordiziarren gola neurketaren azken ondarrean iritsi zen, penalti aldaratze baten ondoren. Mutilek ostiralean Bergaran jokatuko dute hurrengo jardunaldiko neurketa, 15:45ean.
Irakurri kronika osorik, hemen.
Neskek, bestalde, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten Bizkerre arerio zuzenaren zelaian. Libe Urtzelaik aurretik jarri zuen Anaitasuna korner jokaldi batean. Atsedenaldira iritsi aurretik, berriz, Maider Badiolak huts eta bikoa egin zuen kontraerasoan. Neurketaren 85. minutuan egin zuen talde bizkaitarrak neurketa estutzeko gola baina, ez zen nahikoa izan. Hurrengo jardunaldiko neurketa ostiralean jokatuko dute neskek Sestao River arerio zuzenaren aurka. Partida 17:00etan hasiko da, Txerloian.