Gaztetxoak zientziara, teknologiara, ingeniaritzara eta matematikara hurbiltzeko tailerrak eskaniko ditu Aizkibel liburutegiak 8 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat. Azaroaren 13an, 14an eta 15ean izango dira saioak, eta egunean bi saio eskainiko dira; 17:30ean bata, eta 18:45ean bestea. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek azaroaren 8a baino lehen egin beharko dute, Gazteria Zerbitzuan. Doakoa izango da tailerrean izen-ematea.
Zientzia tailerren lehenengo saioan gaztetxoek limoiak erabiliz elektrizitatea sortzen ikasiko dute. Horrez gain, elikagaietan almidoia atzematen nahiz dentsitateagatik hainbat likido sailkatzen ere arituko dira. Azaroaren 14an, berriz, dekektibearen rola izango dute gaztetxoek; krimen bat ebatzi beharko dute zenbait teknika erabilita. Bestalde, azkenengo saioa ilusio optikoen ingurukoa izango da eta fantasia optikoak landuko dituzte bertan.