Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatzen da Euskal Herri osoan, eta egun horretan herritar askorentzat usadioa izaten da hildako senitartekoei eta lagunei hilerrira lore-sorta eramatea. Hori dela eta, Azkoitiko Udalak azaroaren 1a baino lehen kendu egingo ditu denboraren poderioz hilerrian ihartuta eta ustelduta gelditu diren landareak eta lore-sortak, modu horretara, herritarrek hilobietan landare berriak jartzeko aukera izan dezaten.