Plaza Ondo Elkartak antolatuta, Azkoitiko 85 erretiratu inguru Naiaran (Errioxa) izan dira gaur. 08:30ean abiatu da Aizkibel liburutegiko geltokitik Naiarara zihoan autobusa. Iritsi eta berehala egin dute hamarretakoa, eta ondoren, upategi batean bisita eta bazkaria egin dituzte. Bazkalondoren, Teodoro Ruiz udal musika bandako klarinete jotzaileak hainbat doinu eskaini du, eta dantzan jarri du mahai ingurua. Etxera itzuli aurretik, Guardian (Araba) egin dute geldialdia.