Zein da 'tarrataie' Azkoitiko hitzaren esanahia

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'braskala' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tarrataie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Tarrataie' hitzaren esanahia 'arropa puskatzerakoan egiten den irekidura' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Maratillikin trabau ta tarrataie eiñ nun alkondan».

Euskara batuan: «Maratilarekin trabatu eta irekidura egin nuen alkandoran».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide