Anaitasunako neskek eta mutilek euren neurketak irabazi zituzten joan den asteburuan. Mutilek denboraldi hasiera bikainari eusten diote, jokatutako bost neurketetatik lau irabazi ostean. Zapatuko aurkaria Eibar B iazko liga txapelduna izan zen, eta gorrixek bi eta huts garaitu zuten talde armagina Mikel Arzalluzen golekin. Neskek, berriz, denboraldiko lehen garaipena batu zuten Aurrera Vitoria talde arabarraren etxean. Ainhoa Galarragak penalti bidez aurreratu zuen Anaitasuna, eta Oihane Uzinek 90. minutuan egindako golarekin banako berdinketa hautsi zuen.