Joan zen astean aurkeztu zuten Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak herriko saltokietan erosketak egiteko ekimena; hain zuzen ere, 30 euroko balioa duten bonuak banatu dituzte 20 euroren truke. Gaur, asteartea, 08:00etan jarri dituzte salgai 500 bonu udaletxeko Harrera Bulegoan, eta hiru ordu eta erdiren buruan, 11:30erako, guztiak agortu dira. 15:00ak arte zen egotekoa zabalik goizez Harrera Bulegoa, baina bonuak agortu direla ikusita, arratsaldez ez dituzte salduko. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi bonu eskuratu ahal izan ditu.