Finalistaren Eguna edota Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketa egingo dute datorren igandean, Azkoitian. Gipuzkoako ikastetxeetan dabiltzan haurrek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, baina osteguna baino lehen eman beharko dute izena.
Balda Plazatik 09:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, euren parte hartzea harrera mahaietan baieztatu ondoren. Arume, Jauregi, Aitza eta Etxeberritxo baserrietatik igaroko dira parte hartzaileak, eta berriz Balda Plazara itzuliko dira; bi ordu inguruko ibilaldia aurreikusi dute antolatzaileek. Amaieran, finalisten diplomak eta laguntzaileek emandako opariak banatu eta zozkatuko dituzte ikastetxeen artean.