Azkoitiko pilotalekuen dokumentala, sarean ikusgai

Maxixatzen.eus

Pelotai Euneren harira herriko pilotalekuen inguruan egindako dokumentala ikusgai jarri dute sarean Pelotai Euneko antolatzaileek.

Sarean ikusgai da Azkoitiko pilotalekuen dokumentala. Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak herriko pilotalekuen historia azaldu du, Ander Letamendia pilota sendagilearen eta Xabier Bastida Pelotai Euneko antolatzailearen laguntzarekin batera. Garai batean pilotan egiteko herrian erabiltzen ziren txokoen eta hainbat pilotalekuren historia azaldu du Mendizabalek. Pilotari ohi azkoitiarren kontakizunak ere bildu dituzte dokumentalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide