Nordic Walking kirolaren inguruko ikastaroa eskainiko du Oriaibaia taldeak Azkoitian urriaren 19an, zapatua. 09:00etatik 12:00etara izango da ikastaroa, eta dagoeneko eman daiteke izena bertan. Ikastaroan interesa dutenek 602 33 25 36 telefonora deitu beharko dute.
Nordic Walking edo Ipar-martxa deiturikoa eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz oinez eta aire librean egiten den kirol bat da. Finlandian eskiatzaileen udako jarduera edo entrenamendu moduan sortu zuten, eta hortik datorkio izena. Antolatzaileek adierazi dutenez, oinarrizko ikastaroa izango da eta makilak beraiek utziko dizkiete parte-hartzaileei.