Jone Urkizuk Desafio Cantabria proba irabazi du

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 7a, 15:51

Jone Urkizu helmugan.

Jone Urkizu Azkoitiko bizilagunak Desafio Cantabria lasterketaren VII. edizioa irabazi du asteburuan. Ehunka kirolarik parte hartu zuten larunbat gauerdian hasi zen proban. Horiek 86 kilometroko ibilbidea egin zuten San Vicente de la Baquera eta Espinama herrien artean, eta emakumeetan Urkizu izan zen helmugaratzen aurrena. Azpeitiarrak 15 ordu eta 19 minutu behar izan zituen proba egiteko, bigarren sailkatuak baino 49 minutu gutxiago, hain zuzen ere. Bigarren egin zuen Ana Pilar Cayonek (16 ordu eta 8 minutu), eta Maria Fernandez sailkatu zen hirugarren (16 ordu eta 26 minutu).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide