Linyolako Lasterketa irabazi du Jone Zabaletak

Maxixatzen.eus

Azkoitiarrak 18 minutu eta sei segundo behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Horrez gain, 2018 Kataluniako Atleta Unibertsitario Onenaren Saria jaso du Zabaletak, Bartzelonan.

Linyolako Lasterketa jokatu dute asteburuan Lleidan (Katalunia), eta Jone Zabaleta korrikalaria garaile izan da han. Lasterketaren barruan, hamar eta bost kilometroko proba bana jokatu dute korrikalariek, eta azkoitiarra bost kilometrokoan lehiatu da; 18:06 denborarekin osatu du ibilbidea hark.

Bestalde, 2018 Kataluniako Atleta Unibertsitario Onenaren Saria jaso zuen Zabaletak joan zen asteazkenean, Bartzelonan. Izan ere, azkoitiarrak aire zabaleko pistako Kataluniako Unibertsitate Txapelketa irabazi zuen joan zen apirilean, eta garaipenak Espainiako Unibertsitate Txapelketan parte hartzeko aukera eman dio azkoitiarrari; brontzezko domina eskuratu zuen Zabaletak txapelketa hartan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide