Añares Rioja ISBko neskek ez dute nahi bezala hasi denboraldia. Gaur, igandea, ekin dio 2019-2020 denboraldiari Añares Rioja ISBk LF2 mailan, eta Sinergia Real Canoeren kontra neurtu ditu indarrak. Azkoitiko kiroldegian jokatu dute denboraldi berriko lehen partida, eta Azkoiti-Azpeitiko neskek lanak ondo egin dituzten arren, ia partida guztian zehar Sinergia Real Canoe joan da aurretik markagailuan. Azkenean, 80-84 nagusitu da Sinergia Real Canoe, eta porrotarekin hasi du denboraldia Añaresek.
Hurrengo partida urriaren 12an jokatuko du Añares Rioja ISBk AD Cortegadaren kontra.