Nazioarteko aikido ikastaroa egin dute hainbat lagunek Azkoitian

Maxixatzen.eus

Azkoitiko Aikido eskolak Udalaren laguntzarekin antolatuta, nazioarteko aikido ikastaroa egin zuten joan zen asteburuan lehenengoz Azkoitian. Larunbatean eta igandean hainbat lagun bildu ziren Elkargunean, eta han elkartutakoek Japoniako arte martzialean gehiago sakontzeko aukera izan zuten zortzi orduko tailerrari esker. Aikidon seigarren dan titulua duen Lewis Bernaldo de Quirosek zuzendu zuen saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide