Zein da 'braskala' Azkoitiko hitzaren esanahia

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'sokoliñe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'braskala' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Braskala' hitzaren esanahia 'utzia, zabarra' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Aure ondo braskala zan».

Euskara batuan: «Hura oso utzia/zabarra zen».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide