Jone Zabaleta azkoitiarrak irabazi du Lazkaon (Gipuzkoa) egin den XIX. Josetxo Diaz Memoriala emakumezkoetan. Azkoitiarrak 38 minutu eta 11 segundo behar izan ditu helmugara heltzeko, eta bigarren sailkatuari 40 segundoko abantaila atera dio. Guztira, 470 korrikalarik parte hartu dute Ordizia, Beasain eta Lazkao zeharkatu dituen lasterketan.