Kartoi komertziala egunero bilduko du Urola Erdiko Mankomunitateak, astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 26a, 12:15

Astelehenetik ostiralera bitartean bilduko dute, 13:00etatik aurrera, eta kartoiak, denden atarietan "txukun, ondo tolestuta, eta trabarik egin gabe" uzteko eskaera egin du mankomunitateak.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera egunero jasoko dute kartoi komertziala. Merkatariek 13:00etatik aurrera utzi beharko dituzte kartoiak, denden atarietan, eta "txukun, ondo tolestuta, eta trabarik egin gabe" uzteko eskaera egin du mankomunitateak. Bilketa astelenetik ostiralera egingo dute, 13:00etatik aurrera, eta finkatutako egunetatik eta ordutegitik kanpo utzitako kartoiak ez dituztela bilduko agertu dute mankomunitateko kideek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide