Zein da 'erdokie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 20a, 09:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'zinbili-zanbolo' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erdokie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Erdokie' hitzaren esanahia 'likido batek utzitako arrasto zikina' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Komuneko
zulo hortan bai daola erdokie!».

Euskara batuan: «Komuneko zulo horretan bai dagoela arrasto zikina».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide