Anaitasuna Kakute klubeko Juan Carlos Valor azkoitiarrak Txokoa Erretegia I. Xake Saria irabazi zuen zapatuan, hilak 14. Azpeitian jokatu zen lehiaketa, eta azkoitiarrak puntu erdiko aldearekin irabazi zion bigarren sailkatuari, Jose Joakin Larrañaga azkoitiarrari.
Guztira, hamahiru pertsonak parte hartu zuten lehiaketan, eta horietatik lau ziren Anaitasuna Kakute klubeko kideak. Jokalari bakoitzak bost minutuko zazpi partida jokatu zituen txapelketan.