Iñaki Loinaz hirugarren, Zumaiako Triatloian

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 16a, 10:59

Zumaiako Triatloia jokatu zuten joan zen larunbat arratsaldean, eta Iñaki Loinaz triatleta azkoitiarra hirugarren helmugaratu zen proban. 400 lagun lehiatu ziren sprint modalitatean, eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin zituzten parte hartzaileek. Loinazek 55 minutu eta 41 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide