III. Lasterketa Solidario Inklusiboa irailaren 28an izango da, Ttipi Ttapa elkarteak antolatuta. Marea Urdina elkartearen alde egingo da aurtengo ekitaldia. Lasterketan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute, eta horretarako hainbat modu jarri dituzte. Horietako bat gaur eliz atarian jarri duten mahaia izan da; hilaren 21ean ere jarriko dute mahaia eliz atarian.
Horrez gain, Azkoitiko Udalaren webgunean www.azkoitia.eus eta Azkoitiko udaletxean ere izena eman daiteke. Bestetik, Torrezurin jarriko duten erakusketaren aurrean ere mahaia jarriko dute irailaren 16, 18, 23, 24, 25, 26 eta 27an.
Umeek hiru euro ordaindu beharko dute lasterketan izen-ematea, eta helduek hamar euro. Lasterketaren egunean bertan, berriz, hamabost euro ordaindu beharko da izen-ematea.