Abendura arteko Zine Bonoak eskuragarri jarri dituzte

Maxixatzen.eus

Urte amaiera bitartean eskainiko dituzten bost filmetarako balio du bonoak, eta 15 euro ordaindu behar da Baztartxo aretoan.

Zine denboraldia aste honetan hasiko da berriro Baztartxo antzokian, eta dagoeneko eskuragarri daude abendura arteko Zine Bonoak. Urte amaiera bitartean eskainiko dituzten bost filmetarako balio du bonoak, eta 15 euro ordaindu behar da Baztartxon bertan. Beraz, ikusleak hiru euroren truke ikusi ahalko du film bakoitza. Bestalde, Zine Bonoa aurrez dutenek abendura arte erabil dezakete.

Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia, Cold war filmarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide