Zein da 'esplikantie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'derrepentin' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'esplikantie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Esplikantie' hitzaren esanahia 'hizlaria' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Lengo kontukin dana
akordatze zan, ta gaiñea esplikante earra zan».

Euskara batuan: «Lehengo kontuekin asko gogoratzen zen, hizlari ona zen gainera».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide