Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruko azken bi bisita gidatuak izango dira aste honetan Azkoitian. Batetik, ostiralean, hilak 14, herriko gune historikoa zeharkatuko dute, 12:00etan parrokiatik abiatuta. Bestetik, igandean, Azkoitiko Zalduntxoen historiari buruzko bisita izango da Intsausti jauregian, 12:00etan hasita.
Bi bisitak doan izango dira, eta Juan Bautista Mendizabal historialaria izango da gidaria. Bisita egin nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango. Ekitaldi horien inguruko berri gehiago izan nahi duenak, 943 15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora idatzi beharko du.