Zubiaurre Igeri Elkarteak master taldearen 2019-2020 denboraldiaren hasierako bilera deitu du. Saioa datorren asteazkenean, irailak 11, egingo dute, 19:00etan hasita, Elkarguneko Oteiza aretoan. Edonor bertara daiteke bilerara, eta elkarteko ordezkariek master taldean interesa duten guztiak gonbidatu dituzte saiora.