Thalia Zedek musikari ipar amerikarrarekin batera lau kontzertu joko ditu Anari azkoitiarrak urriaren hasieran. Emanaldi horietako bat Matadeixen izango dela iragarri du musikari azkoitiarrak. Urriaren 4an (ostirala) izango da Azkoitiko kontzertua. Anarik hala azaldu du sare sozialen bidez, "urriaren hasieran biratxo bat egingo dugu Thalia Zedek-ekin, eta biran bion kantak joko ditugu Anari Bandarekin".
Birako beste kontzertuak honakoak dira: urriaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian; urriaren 3an, Gasteizko Jimmy Jazzen; eta urriaren 6an, Donostiako Le Bukowskin.