Herrixen elkartearen abuztuko zozketak badu sariduna

Maxixatzen.eus

Izaskun Azpeitiak bizikleta elektrikoa irabazi du, abuztuan elkarte barruko saltokietan egindako erosketei esker.

Herrixen merkatari elkarteak abuztuko kanpaina egin du, eta elkarteak atzo, asteartea, banatu zuen herriko saltokietan erosketak egiteagatik zozkatu duten bizikleta elektrikoa. Izaskun Azpeitiak irabazi du bizikleta elektrikoa, Susana Estetika saltokian egindako erosketari esker.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide