Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, Mangaixue mendi bizikleta martxa egingo dute beste urte batez datorren irailaren 14an, zapatua, eta hilaren 11n amaituko da martxan izena emateko epea. Orain arte Rock The Sport webgunean soilik eman zitekeen proban izena, baina gaurtik aurrera, Uhaitz kafetegian ere izango da horretarako aukera.
Bi ibilbide izango ditu martxak. Batetik, 30 kilometrokoa; eta, bestetik, 21 kilometrokoa. Horrez gain, ibilbidean zehar anoa guneak ere izango dira, eta martxaren amaieran dutxak eta mangerak erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek. Helmugara iristean ere janaria eta edaria izango dituzte eskura txirrindulariek, eta antolatzaileek opariak ere zozkatuko dituzte.