Unai Izagirre bertsolari azkoitiarra Lizardi Sariketaren 43. edizioaren finalean izango da. Joan zen ostiraleko kanporaketan eskuratu zuen finalerako txartela; izan ere, laugarren sailkatu bazen ere, saioan lortutako puntuak aski izan zitzaizkion azkoitiarrari finalean aritzeko.
Finala ostiralean, irailaren 6an, izango da Zarauzko Modelo aretoan, 22:00etan hasita. Izagirrerekin batera izango dira agertokian Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.
Aurtengo edizioan hamasei bertsolarik parte hartu dute; horiek bi kanporaketa egin dituzte. Bi saio horietako irabazleak –Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi– nahiz puntuazio hurrenkeraren araberako beste bost izango dira finalean.
Hona hemen, bi saioetako puntuazioaren araberako sailkapena:
- Jon Gurrutxaga: 209,5 puntu.
- Aitor Bizkarra: 208 puntu.
- Maider Arregi: 208 puntu.
- Joanes Illarregi: 207 puntu.
- Maddi Ane Txoperena: 206,5 puntu.
- Unai Izagirre: 204 puntu.
- Sarai Robles: 203 puntu.
- Gorka Pagonabarra: 202,5 puntu.
- Jokin Bergara: 198 puntu.
- Eñaut Martikorena: 198 puntu.
- Aimar Sorazu: 196 puntu.
- Mikel Tapia: 196 puntu.
- Maddi Sarasua: 193 puntu.
- Libe Goenaga: 187 puntu.
- Joritz Bastarrika: 173,5 puntu.
- Uxue Alkorta: 166 puntu.