PLT ultratrailean taldekako seigarren postua lortu du Imanol Alesonek

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 31a, 09:21

Azkoitiarra taldeka sailkatu da seigarren postuan, Julian Morcillo lagun zuela. Bikoteak 104 ordu behar izan ditu 300 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Hainbat lasterketa biltzen dituen UTMB ultratraila ari dira jokatzen egunotan Mont Blanc mendian, eta Imanol Aleson korrikalari azkoitiarra PLT proban lehiatu da. Hain zuzen ere, azkoitiarrak Julian Morcillo madrildarrarekin osatu du taldea, eta bikotea seigarren sailkatu da. Bi lasterkariek atzo iluntzean amaitu zuten ultratraila, Alpeetako mendi ezagunean 300 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Joan zen astelehenean hasi zuten lasterketa 300 parte hartzailek, eta Alesonek eta Morcillok 104 ordu behar izan dituzte hura burutzeko.

(Argazkia: EH Ultratrail)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide