Bihar zabalduko dute andramaixetako XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Leihaketako lanen erakusketa Torrezuri aretoan. Bihar, etzi eta igandean, nahiz hilaren 6an, 7an eta 8an izango da irekita erakusketa. Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan nahiz igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Lehiaketaren aurtengo ediziora 11 lan aurkeztu zituzten, eta Juanjo Altuna bergararra nagusitu zen. Bigarren saria Juan Karlos Aresti bilbotarrarentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Artzienagako Fernando Uretarentzat.