Zein da 'tolostau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abuztuaren 23a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'antiuelekue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tolostau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Tolostau' hitzaren esanahia 'doblatu' edo 'tolestatu' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Ixikitte dauzketen erropa guztixek tolostau ta gordetzie falta zat».

Euskara batuan: «Esekita ditudan arropa guztiak doblatzea eta gordetzea falta zait».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka