Atzo, abuztuak 25, LXXXIII. Dantza Suelto Txapelketa izan zen Elgoibarren, San Bartolome jaien barruan, eta Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari azpeitiarrak izan ziren nagusi lehian. Guztira, 16 urtetik gorako zortzi bikotek parte hartu zuten, eta Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Bastida eta Uzkudun izan ziren onenak epaimahaiaren arabera. Bigarren, berriz, Lezoko Katerin Artola eta Iker Belintxon sailkatu ziren, eta hirugarren Enara Arrizabalaga azpeitiarra eta Iker Sarasua azkoitiarra.