Aritz Aranbarri (Azkoitia, 1998) Realeko gizonen lehen taldearen deialdian sartu da aurreneko aldiz. Gaur, zapatua, jokatuko du talde zuri-urdinak Espainiako Lehen Mailako 2019-2020 denboraldiko lehen partida, eta hara joan diren eta partidan izango diren hamazortzi jokalarien artean da azkoitiarra.
Reala B taldeko kidea da Aranbarri, baina lehen taldeko jokalari batzuen bajak tarteko sartu du deialdian Imanol Alguacil entrenatzaileak. Aranbarri ez da hasierako hamaikakoan zelairatuko, baina bai beste azkoitiar bat: Igor Zubeldia, hain zuzen ere.