Zein da 'antiuelekue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'berue eman' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'antiueleko' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Antiueleko' hitzaren esanahia 'aspaldikoa' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Azkoittiko antiueleko erretato bat topau det ganbaran».

Euskara batuan: «Azkoitiako aspaldiko argazki bat aurkitu dut ganbaran».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide