Zilarra gehitu dio urreari Maialen Sudupe igerilariak Espainiako Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 7a, 12:11

Igandean 100 bizkar proba irabazi ondoren, atzo bigarren sailkatu zen azkoitiarra 200 metro bizkarren.

Kanporaketetan, 2:22:46 denborarekin, marka pertsonala egin eta 17 urtekoen finalean sartu ondoren, arratsaldeko finalean, 2:21:98 dendorarekin, bigarren postua eskuratu zuen, berriro ondu zuen marka pertsonala eta zilarrezko domina jantzi zuen Sudupek.

Gaur beste bi probatan parte hartuko du Izarraitz IEko igerilari azkoitiarrak Terrassan (Katalunia), Espainiako Udako Junior Txapelketan: 100 tximeleta eta 200 estiloak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide