Loreto Aramendi organo-jotzaileak kontzertua emango du gaur parrokian

Maxixatzen.eus

Loreto Aramendi. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan ariko da Orioko musikaria, 20:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Azkoitira iritsiko da gaur Donostiako Musika Hamabostaldia. Herriz herri egiten ari diren organo zikloaren barruan, Loreto Aramendi organo-jotzaile oriotarrak kontzertua emango du iluntzean parrokian. 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Donostiako Koruko Amaren basilikako organista titularra da Aramendi eta Buxtehude, List, Faure, Cuesta, Tournemire eta Messiaen konpositoreen lanak eskainiko ditu gaur, parrokiko Cavaille-Coll organoarekin.

Musika Hamabostaldiak Azkoitiko Udalarekin elkarlanean antolatutako kontzertua da gaurkoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide