BIDEOA. Emakumeen arrauna hizpide Tapa pala! bideo sortako lehen saioan

Baleike 2019ko abu. 5a, 10:57

Arraunaz baino, emakumeen arraunaz mintzatu dira Zumaiako eta Orioko bi arraunlariak. 

Hamarkada bat betetzen da ofizialki lehiatzen hasi zirela, eta zortzi liga sortu zela. Urbieta hasierako urte haietan aritu zen arraunean, eta Azkonobieta, berriz, urte beretsuan hasi zen Orioko harrobian.

Fin eta sendo dabiltza, momentuz behintzat, eskualdeko emakumezkoen bi traineruak: Oriok Euskotren ligan lehiatzen du eta Zumaiak, maila bat beherago, ETE ligan. Bi ligetako sailkapenetako lehen postuetan daude bi ontziak arraunlariak elkarrizketatu direnean. Orioko Itxaso Azkonobieta (Orio, 1997) eta Zumaiako Aintzane Urbieta (Zumaia, 1991) arraunlariekin hitz egin dugu. Aurtengo denboraldiaren balorazioa egiteaz gain, emakumeen arraun munduaz hitz egin dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide