Lan bikaina egin du Zubiaurreko laukoteak Bartzelonan

Maxixatzen.eus

Enaitz Osa, Urko Artola, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka. (Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea).

Zubiaurre Igeri Elkarteko Enaitz Osa, Urko Artola, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka laukoteak Espainiako Haur eta Gazte Mailako Igeriketa Txapelketa jokatu du gaur, astelehena, Bartzelonan. 3’45”18an amaitu dute 4x100 libreko froga, eta datorren denboraldiko haur mailako neguko eta udako txapelketarako gutxieneko denbora egitea lortu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide