Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak plazako eskaileretan bildu dira, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek egin dute gaur ere Azkoitiko pentsiodunen taldeak deitutako elkarretaratzearekin bat. Astelehenero bezala, «pentsio duinen alde» karteltxoak eskuetan zituztela egin dute kontzentrazioa.
Irailera arte, etena
Pentsiodunen taldeak jakinarazi du gaurkoa izan dela ikasturte honetako azken elkarretaratzea. Irailean itzuliko dira berriz plazara, nahiz eta oraindik ez duten aurreratu zein astelehenetan hasiko diren plazan biltzen.