Borja Zubizarreta eta Amaia Aizpuru irabazle VI. Duatloi Herrikoian

Maxixatzen.eus

Borja Zubizarreta gizonezkoetan eta Amaia Aizpuru emakumezkoetan nagusitu dira Azkoitri Triatloi Klubak antolatu duen Azkoitiko VI. Duatloi Herrikoian.

Azkoitiko VI. Duatloi Herrikoiaren sari nagusiak herrian gelditu dira. Gizonezkoetan Borja Zubizarreta nagusitu da, proba 18 minutu eta 39 segundoan amaituta. Bere atzetik Garikoitz Olazabal sailkatu da, eta hirugarren Beñat Guridi. Emakumezkoetan, berriz, Amaia Aizpuru gailendu da; 25 minutu eta 49 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren postua lortu du Nerea Francesek, eta hirugarrena Idoia Valencia.

50 parte-hartzaile izan ditu aurtengo edizioak, 41 gizon eta bederatzi emakume. 2,1 kilometro egin dituzte korrika lehenik, 5 km gero bizikletan, eta azkenik, 700 metro egin dituzte korrika ibilbidea osatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide